lunes, 28 de noviembre de 2011

FILOSOFIA:

Jada esperimentatuak daudenak Parkour-ean, esaten dute hau diziplina bat dela. Begi bistan dago denontzat ez dela gauza berdina eta norbaiti agian sentimendu pozgarri bat dela, beste batzuei bere buruaren posibilitateak gainditzeko, edo kirolarekin lortzen duzuna lortzeko egiten dute, edo bakarrik pertsona normalek egiten duten bidea ez egitea. Bakoitzarentzat esangura bat du.

Egiazko Traceur batek inoiz ez dio ezer txarrik egingo naturari edo entrenatzen ari den lekuari eta inoiz ez du bere buru jarriko beste baten gainetik kirol federatu eta lehiaketekin egingo balitz bezala. Parkour-a zuk sentitzen duzuna ateratzeko erabilgarria da zeren zure gorputzaz baliatzen zara eta inork ezin zaitu lagundu. Batzuetan Traceur guztiek elkartzen dira, RT deituriko batean eta bertan bakoitza bere teknika eta bere progresioa adierazten dute, baina inoiz ez dira jartzen bata bestearen gainetik. Parkour-aren objetiboa mugimendua da eta horretarako libre eta askea zara. Parkour-ean ez dago erregela-rik eta zu aske zara zure gorputza zer eskatzen dizun egiteko.
Parkour-aren lema `Ser y Durar´ eta honen esangura da, Traceur batek inoiz ez dela arriskuan jarri behar eta gutxinaka gutxinaka bere mugak gainditzen joan behar da. Inportanteena zure buruarengan konfiantza da eta inoiz ez beldurra izatea arriskuan jarri barik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario